Lehenengo ziklo honetan oso garrantzitsua da irakurketa on bat lortzea. Horretarako beharrezkoa deritzogu gure ikasleen motibazio ona lortzea. Hori dela eta sortu gendun gure txoko magiko hau. Bertan ipuin kontalarien bitartez, hainbat istorioetan murgiltzen gara eta ederto pasatzen dogu. Gainera, bigarren mailako ikasleek ipuin kontalari bat prestatu dabe: “Laukitxoren istorioa”, eta haur hezkuntako geletara eta lehen hezkuntzako lehenengo mailara joan dira. Esperientzia polita izan da, benetan!
Bideoak: sakatu hemen.